Fundazioaren Kideak

Echanges Pays Basque Fundazioaren Kideak

 

Duela zenbait urtetik aurrera gutxi gora behera hirurogei bat kidek osatzen duten taldea dugu. Egun hirurogeita bederatzi konkretuki, horietatik sei soilik emakumeak. Gure helburua gure taldean emakume gehiago egotea da. Hala ere gure helburua ez da geroz eta kide gehiago edukitzea baizik eta gure kalitatea hobetzea.

Ko-hautaketa bidez hautatzen dugu jendea, hautagaiak gure estiloarekin eta gure helburuekin bat datozen beste kide batzuek gomendatu beharko dizkigute. Hautagaitza kontseilu batek aztertzen du eta erabakia justifikatu beharrik gabe hartuko du. Hautagaia berehala hasiko sartuko da . Aurkezpen gutun bat bidali beharko da bakoitzaren esperientzia eta gaitasunak zehaztuz. Kotizazioa berrogeita hamar eurokoa izango da partikularrentzat eta ehuneko hirukoa erakundeentzat.

Beharrezkoa da Euskal Herriarekiko lotura handia edukitzea, hala ere ez da derrigorrezkoa Euskalduna izatea edo Hegoaldean bizitzea, gutako berrogeita bost pertsona bizi dira 64. Departamendutik kanpo, gehienak Pariseko eskualdean.

Batez besteko adina 65 urtekoa da eta jendea bildu nahi dugu, baldintza horrek lehentasunik eduki gabe, izan ere guretzako gauza garrantzitsu bakarra eskumenak eta laguntasuna baitira.

Gure kideen artean enpresetako buruzagi eta erakunde handietako zuzendari ezagun ugari ditugu, baita goi mailako funtzionarioak, funtsen kudeatzaileak eta finantza eta enpresa munduko espezialista ugari ere. Nazioartean, industriaren munduan erantzukizun handidun lanak izan dituzten zuzendariez gain, arlo militarrean eta zerbitzuetan esperientzia dutenak ere badaude. Ezinezkoa litzateke domeinu guztiak hemen izendatzea, asko baitira.

Gure kideen artean lanbide independenteak edo espezializatuak ere baditugu. Medikuak, abokatuak, sustatzaileak, arte-aldizkarietako zuzendariak, galeria zuzendariak, nekazariak, unibertsitateko irakasleak, ikertzaileak, tokiko eragile ekonomikoak e.a-

Guztiak dira goi mailako profesionalak eta askok erantzukizun oso handiak izan dituzte edo dituzte oraindik. Modu honetan potentzial-intelektual bikaina eta oso harreman onak izatea lortu dugu.

Bakoitzak nahi duen moduan parte har dezake. Ez dago obligaziorik, eztabaida guztiak onartzen ditugu eta gogoko ditugu, ez dugu taburik eta gai guztiez hitz egiten dugu.

Bizikidetza erraza da eta giroa oso lasaia eta adiskidetsua arnasten da orokorrean, egiten ditugu lan-bileretan edo irteera ludikoagoen bidez.

Erakunde neurritsua gara, baina ez sekretua.