Echanges Pays Basque Erakundearen Aurkezpena

Echanges Pays Basque erakundea 1979an sortu zen Euskal Herriko garapen harmoniatsua, iraunkorra eta betierekoa sustatzeko, dagozkien domeinuetan erabakiak hartzeko eskumena duten arduradun jakinei zuzendutako ekintza, hausnarketa, proposamen eta ekintzen bidez.

 

Hirurogei bat kidek osatzen dute erakundea, guztiak irabazi asmorik gabe eta industriaren, ikerketaren, kulturaren, turismoaren eta Administrazioaren alorretan erantzukizunak izan dituztenak. Uneko presidentea Pierre Olhagaray da. Epe ertain eta luzerako hausnarketa ahalbidetzen du, apolitikoa da eta eskumenak dituzten eragile publikoen eginbeharrak errespetatzen ditu (udaletxeak, lurralde erkidegoak, departamentuak, eskualdeak, Europako Instantziak, Euskal Herriko garapen kontseilua). Hedapen nahia da erakundearen ekintzen ezaugarri nagusia eta esparru horretan mugaz bestaldeko hartu-emanak sustatzen ditu.

 

Echanges Pays Basque erakundeak ekarpenak egin nahi dituen domeinuak goi mailako irakaskuntzarekin, ikerketarekin, garapen ekonomiko eta numerikoarekin, azpiegiturekin eta kulturarekin lotuta daude. Proiektu desberdinetan lan egiten du onartutako gaien gainean.

 

Erakundearen ekintzen adibide konkretu bat da ESTIA-ren sorrera, honen garapen jarraitua, nazioartekotasuna eta Izarbel teknologia parkea martxan jartzea. Antic-en eginbeharrak hobeto definitzen ere lagundu da, garraioen azpiegiturei buruzko eztabaidetan parte hartu du eta informazio hartu-emanak garatu ditu Euskadirekin. Une honetan lau proiektutan murgilduta dago:

1) ESTIA-ren eta honen Fundazioaren garapena, laguntza finantzarioa eta industria eta zerbitzuen enpresekin elkarlana bilatuz.

 

2) Donostian frantsesez egiten den hezkuntza ezartzen saiatzea. Gaur egun desagertua baitago, baina honen beharra ikusten da.

 

3) Arte Plastikoei eskainitako Euskal Herria Iparraldea eta Hegoaldea bienala sortzea. Oso maila altuko ekitaldia lortu nahi dugu, esperientziadun artistei zuzendua non sariak banatuko diren.

 

4) Azterketa ekonomikoa garatzeko batzorde bat sortzea helburuak eta bitarteko konkretuak zehazteko eta Euskal Herrian egingo diren ekintzak eta aberastasun ekonomikoa garatzeko 2014tik aurrera.

 

Une honetan Iparraldean eta Parisen, Presidente ordearekin, ditugu gure bulegoak. Hegoaldean garatzea nahi dugu eta bertako kideen eta Presidente orde batekin osatutako sare bat sortu nahi dugu.

Gure funtzionamendua elkargokoa da; gure helburua eskumena duten egitura publiko zein pribatuei eskainiko zaizkien proiektuak sortzea, imajinatzea, gauzatzea da hauen martxan jarri ahal izateko eta hauen garapena bermatzeko.

 

Pierre Olhagaray

Presidentea

 

2012 ko Maiatza

 

(1)ESTIA : Ecole Supérieure de Technologies Industrielles Avancées (2) ANTIC: Agence des Nouvelles Technologies de l’Information et de la communication.